Kurkudi Aisialdirako Eskola

Nortzuk gara?

KURKUDI AISIALDIRAKO ESKOLA irabazi asmorik gabeko entitatea da, Euskal Herriko Misiolari Klaretarrek sustatua. Bere ibilbideari 2000. urtean ekin zion.

Aisialdirako Begirale eta Zuzendari boluntarioz osatutako Eskola bat gara

Aisialdirako Begirale eta Zuzendari boluntarioz osatutako Eskola bat gara, Aisialdirako begirale, katekista, kirol-hezitzaile eta gizarte-bazterkeriarekin lotutako errealitatean aritzen diren boluntarioei kalitatezko prestakuntza eskaintzea duena xede. Modu horretan, pertsona horiek haur, nerabe eta gazteekin beren eginkizun hezitzailea garatu ahal izateko.

KURKUDI Eskolak ematen dituen Begirale eta Zuzendarientzako ikastaroek Bizkaiko Foru Aldundiaren onarpena dute. Prestakuntzaren amaieran Begirale edota Zuzendari Titulua ematen da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak onartua (419/1994 dekretua).